Kudepilota proiektua 2021ean hasi genuen, esku pilotaren sustapena helburu izanik. Esku pilotaren behar zein interesen alde lan egitea da gure ideia, esku pilotak gaur egun duen egoera hobetzeko asmoz.
Proiektu honen bultzatzaileak, kirol zientzietan graduatuak gara eta urte luzeko esperientzia dugu esku pilotako arlo desberdinetan (pilotari, epaile, entrenatzile,delegatu eta prestatzaile fisiko bezala). Esku pilotari bultzada emateko asmoz aurrera atera da proiektu hau eta horretarako udaletxe, elkarte, klub eta ikastolei hainbat zerbitzu eskeintzen dizkiegu.